IBARRE nekazalturismoa, Antzuola herrian dago kokatua, Debagoienean, Euskadiren bihotzean. 3 Km Bergaratik eta 5 Km Zumarragatik. 40 minutu kotxez hurruntzen gaitu Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetatik.
Xarma duen nekazalturismoa, harriz eta egurrez egiña, ingurumena eta inguruko arkitektura errespetatuz. Famili tratua eskeintzen dizugu euskaldun giroan.
Naturaz inguratuta. Ezin hobea egunerokotasunetik eta zaratetatik ihes egin eta naturarekin konektatzeko. Ostatuaren kanpokaldean jolas parkea daukagu eta baserriko animaliak gustoko dutenentzat.
Etxeko saloian egurrezko tximinia bat, telebista eta sofak dauzkagu relaxatu, konpainiaz eta lasaitasunez disfrutatu ahal izateko. Etxe guztian wifi konexioa. Logelek egurrezko sorua eta dekorazio rustikoa daukate. Denak doaineko wiki konexioarekin, telebista eta bañugelarekin. Logela batzuek terraza pribatua daukate.
Gure eta bertako produktu fresku eta naturalekin prestatutako gosariak eskeintzen ditugu: bizkotxo, mermelada, fruitu eta arrutza freskoak, etabar.
Inguruko eta eskualdeko jarduerei buruzko informazio turistikoa eskain diezazukegu. Antigua, Arantzazu eta Loiolako tenpluak ere bisita ditzakezu, eta haien paisaiaren barietateaz eta zalantzarik gabeko balio historiko-artistiko eta kulturalaz gozatu ahal izango duzu.
Inguruan mendiko ibilbide ugari daude, Euskal Herriko mendirik altuenetan zehar ibilaldiak egitera gonbidatzen zaituztenak. Kirola praktikatuz edo familiako txangoa eginez. Gozatu natura, egunerokotasunarekin hautsiz.
IBARRE, toki egokia da laneko edo enpresa bilerak egiteko.
Euskeraz badakigu. We speak english. Wir sprechen deutsch.
Turismo sostengarria
Badakigu Euskadin turismoa egiten duzunean natura, paisaia eta ingurumena baloratzen dituzula.
Horregatik, ingurune paregabea eskaintzeko, turismo jasangarri bat zihurtatzeko Europako etiketa ekologikoa lortu dugu.
Zer egiten dugu sostengarriak izateko?
Ibarren turismo jasangarrian ahalegindu gara eta neurri hauek hartu ditugu:
- » Autokontsumorako energia sortzeaz gain, energia berriztagarrikak erabiltzen ditugu.
- » Ur kantitate egokia erabiltzen dugu.
- » Hondakiñak bereizi eta organikoak berrerabiltzen ditugu.
- » Gure nekazaritza ekologikoa da, produktu kimikorik eta pestizidarik gabea.
- » Gosarietan etxeko eta bertako ekoizle txikien produktuak eskeintzen ditugu.
Ondorengo konpromisoak hartu ditugu:
- » Jasangarritasuna gure kudeaketan barneratu.
- » Tokiko komunitateen ongizateari lagundu.
- » Hondakin gutxiago sortu.
- » Ur gutxiago kontsumitu eta ez kutsatu.
- » Ekologiko eraginnkorrak diren prozesuak erabili.
- » Energia berriztagarriak sustatu.
- » Arduraz bidaiatzeko moduaz informatu